PISUA GASTEIZEN

Proiektu honen helburua etxe argitsuagoa lortzea zen batez ere, sarrera eta korridorean. Halaber, bi komun osorik egitea eskatu ziguten, aurretik komun bakarra bait zuten etxeko laurentzat. Premisa horiekin, espazio banaketarekin hasi ginenen lanean dena ondo ahokatzeko.

Bezeroaren premia betetzeko, erabilera anitzeko altzari bat diseinatu eta neurrira egin dugu etxeko sarrerarako.

Etxe osoko lur zorua aldatu dugu, hormetako gotelea kendu dugu eta kolore argi batekin margotu ditugu. Ate guztiak aldatu ditugu beirateak mantenduz, lehengo argitasun naturala iraunaraziz. Hau guztiari, argiztapena landuz eta aukeratutako kolorea gehituz, bilatzen genuen argitasuna lortu dugu.

Baina erronkarik haundiena, komuneko eraberritze lan integrala izan da. Bi espazio desberdinetan banatu dugu eta bietan ate korrederak jarri ditugu espazio zabalagoa lortzeko. Bestalde, bi komunetan simetria bat jarraitu dugu altzari berdinak erabiliz, lurreko zeramika berdina jarriz eta hormetako zeramika gehiena errepikatuz. Komunetako horma bakarra bereiztu dugu textura desberdineko baina, gama berdineko zeramika kokatuz. Halaber, komunontziaren ondoan iturri auxiliarrak instalatu ditugu espazio oso txiki batean lehengo bideta ordezkatzeko.

Altzarien aukeraketan eta antolamenduan aholkularitza lanak egin ditugu.

Orain bi komun eukitzeaz gain, etxe argitsuagoaz eta zabalagoaz disfrutatzen ari dira. Hortaz, erronka lortu dugu. Zuen gustokoa izatea espero dugu, egia esan, guk oso gustora egin dugu guregan konfidantza guztia jarri duten bezero hauekin.



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies