ZEIN GARA?

GURE FILOSOFIA:

2007an hasi ginen. Barne-diseinuko estudio txiki bat gara, Vitoria-Gasteizen kokatuta. Urteetan zehar gure lan egiteko modua eboluzionatzen joan da, baina beti filosofia berari eutsi diogu: zure kezkak entzun, zure beharrei erreparatu eta barne-diseinuko proiektu batekin erantzuna ematea. Ideia bat garatzen lagunduko dizun taldea izan nahi dugu. Gure indargunea etxebizitza da. Logela bat altzatzeko, aholkularitza dekoratiboan laguntzeko edo eraberritze integral bat egiteko gaude zure zerbitzura. Zure negozioari (bulegoa, taberna edo jatetxea) bizia emango dion lokal komertzial horren irudi berria garatzen dugu, gure barne-diseinuarekin nortasun propioa emanez. Gugan duzun konfiantza proiektu onenera eramango gaituen bidea da.

 

ZERBITZUAK:

-Etxebizitza, atariak eta lokal komertzialen eraberritze lanak.
-Proiektu arkitektonikoak, barne diseinua eta zaharberritze lanak.
-Gremioen zuzendaritza eta koordinazioa.
-Informe teknikoak eta udal lizentzien kudeaketa.
-Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokitze lanak.
-Dekorazio aholkularitza.
-Espazio-antolamendurako irtenbideak.
-Altzari salmenta.
-Papel margotuak eta ehun-gaien salmenta.
-Etxebizitzako kutsadura elektromagnetikoaren ikerketa eta babes neurriak.
-Giltza eskura proiektuak.
-Epe eta aurrekontuen errespetu maximoa.

 

DORLETA:

«Orain proiektuetan nago gehiago zentratuta, non etxe rural baten onena etxebizitzara ekartzen saiatzen naizen. Hiriko etxebizitza izateak ez du esan nahi landako bizitza lasaiaren sentsazioei uko egin behar diezunik. Zaila da, baina hautatutako materialak funtsezkoak dira aire urbanodun estilo rustikoari forma emateko. Eta alderantziz, baserri batean bizitzeak ez du esan nahi herriko etxe bat izan behar duzunik, erosotasunik gabe, eta estilo klasiko bati jarraituz. Baserri asko zaharberritu ditugu; kanpotik aire rustikoa dute oraindik, baina barruan estetika paregabea duen etxe bat gordetzen dute.»

Gustu dut funtzionalitateari eta espazioen banaketaren estetikari dagokienez ikuspegi ezberdin bat ematea. Espazio bat behatzeko eta hobekuntzak aurkitzeko gaitasuna dut. Uste dut proiektu on bat egiteko baldintza egokia hutsetik hasteko aukera izatea dela, eta funtsezkoa, bezeroarekin komunikazioa eta bere konfiantza gure lanean.

Bezeroaren eta dekoratzailearen arteko talde-lanean sinesten dugu. Garaiak aldatu dira, eta gaur egun bezero askok ideiak oso argi dituzte, bilatzen dutena badakite, baina ez dakite nola gauzatu. Horretarako nago ni hemen, euren ametsak errealitate bihurtzen laguntzeko, proiektua modu errazean eginez, bezeroa kezka eta arazoetatik askatuz.

 

HORNITZAILEAK:

Hornitzaile onenekin lan egiteko ahalegin haundia egiten dugu. Europako diseinua eta fabrikazioa. Bereizte estetikoa eta funtzionala. Bizitza guztirako osagarri eta altzariak, horietako askok aintzat hartutako ikonoak irudikatzen dute.

Hurrengo marken hornitzaileak gara: Afos, Arlex, Costa masana, El Torrent, Eneas+, Espacio baño, Focobu, Ineslam, Ixia, JJP, KP, Laxy, Maderó, Maiur,  Massmi, Olut, Ondarreta, Patio, Profiltek, Romer, Stua, Unika

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies