Haien beharrak eta desioak kontatu ondoren eta zenbat inbertitu zezaketen jakin eta gero, lanean jarri gara. Negozio bati buruz hitzegiten ari gara. Proiektu oso gozoa. Lekker izeneko gofreria bat da, Gasteizen, Angulema kalean 4. zenbakian kokatuta.
Egin dugun lehenengo gauza lokalaren funtsionaltasuna lantzea izan da zerbitzu eta bezeroarentzako arreta on bat eskaintzeko. Lekua oso handia eta batere erakargarria zenez, gune publikoa manipulazio zonatik bereiztea erabaki genuen. Horma bat jarri eta espazioa itxi dugu bezeroarentzako gune txikiago eta erosoa lortuz eta, aldi berean, lan-eremu erosoagoa, non produktu guztia eskura eduki eta langilearen zerbitzua azkarragoa eta funtzionala izan.
Behin forma eta espazioak zehaztuta genituela, jarduerarekin lotutako korporazio koloreen bila lan egin dugu (txokolatea, bainila …).
Argi genuen, estilo natural eta gutxi landutako materialekin lan egin nahi genuela leku erakargarria eta epela lortzeko, hala nola, egurra. Horretarako, solairu hidrauliko oso koloretsua jarri dugu bezeroaren arreta gunean, eta hormetako bat altuera erdian lerrokatu dugu pinu natural tabloiekin.
Sabaia faltsua, Armstrong motatakoa izan arren (batez ere bulegoetan erabilia) berrerabili dugu, hormak bezela txokolate tonu batekin margotu dugu profilak ezkutatuz. Hormak, egurra eta margoarekin apaindu ditugu eta lan eremuan “metro” zeramika instalatu da txokolate koloreko juntarekin. Ukitu berezi eta pertsonala eman nahi genion gofreria honi eta estruktura metaliko bat diseinatu genuen egurrezko apalekin, produktuak erakusteko.
Mostradorea egurrezko tabloiekin eztali dugu eta gainean portzelanazko xafla bat instalatu dugu izozkiak eta gofre gozoak zerbitzatzeko.
Argiztapenari dagokionez, lokaleko argi naturala aprobetxatu nahi genuen eta lokalean aurkitzen ziren lanparak aprobetxatu ditugu aurrekontua murrizteko. Industrial estiloko lanpara batzuekin indartu dugu gofreriako estiloa.
Guretzat poza izugarria izan da gure lanarekin fidatu den bikote honekin lan egitea eta proiektu gozo hau burutzea.
Gogoratu: Lekker, Angulema kalea 4, Baxua (Gasteiz). Orain bakarrik geratzen da pertsonalki bisitatzea eta etxeko gofre zoragarriak, artisauak, izozkia, kafea eta infusioetaz gozatzea.





















