Hona hemen etxebizitza bat bere osotasunean berrizteko proiektu integrala non, espazio banaketa aldaketa batzuk egin ditugu.
Proiektu honetan, biltegiratzeko lekua eta etxe osoan argi natural gehiena aprobetxatzeko aukera eskatu ziguten. Ángulo Estudio-n, etxean lasaitasuna eta erlaxazioa trasmititzen duten espazioak sortu nahi izan ditugu beharrezko altzariak eskainiz.
Lanari ekin genion eta argi naturala sartzen uzten duen kristalezko horma baten bidez, etxeko sarrera eta egongela bateratu genituen. Beirazko itxiturak argitasuna lortzeko eta espazioa aprobetxatzeko irtenbide aproposak dira. Pasilloan ere, leiho bat ireki dugu, espazio itsu hori pasillo argitsu batean bihurtzeko. Itxitura hauek, metalezko profil zuriekin egin ditugu estilo industrialaren ukitua emanez. Egongelako kristalezko ate irisgarria, oso erabilgarria da sukaldea egongelatik bereizteko eta era berean argi naturala espazio osoan sartzen uzteko.
Etxeko zorurako AC5 bat aukeratu dugu, urarekiko erresistentzia handiko zorua da.
Etxe osoko hormak kolore neutroan margotuta daude eta, inguruneari argitasuna emateaz gain, oso ondo konbinatzen du egongele eta logela nagusiko oheburuaren paperarekin. Era berean, ateak eta zokaloak zuriz lakatu ditugu.
Etxeko sarreran, neurrira egindako armairu bat egin dugu etxera heltzean berokiak eta poltsak utzi ahal izateko. Sukaldeko banaketa aldatu dugu biltegiratze lekua irabazteko eta etxearen eremu pribatuan, logela-suite bat diseinatu dugu, non janzteko gela handi bat dagoen neurrira egindako armairuarekin eta bainugela oso bat non lehen bi armairu txiki zeuden.
Pasilloan, beste bainugela bat aurkitu dezkegu. Bertan trasdosatu bat egin dugu komuna tokiz mugitu ahal izateko. Modu honetan, komunaren ordez konketa-armairu handi bat instaladu ahal izan dugu ate ondoan. Terrazo moderno batekin zorua eta horma baldosatu ditugu eta bainugela pribatuaren tonu bereko horma bat margotu dugu amankomunean egoteko.
Bainugelako altzariak, dutxa-itxiturak, neurrira diseinatutako armairuak, lanparak eta egongelako altzaria, Ángulo Estudio-n erositakoak dira.



























