Etxebizitza berri honek bizi pixka bat behar zuen eta lanari ekin genion egongela-jangela eta logelak hornitzeko.

Egongelan, tonu argiko sofa handi bat jarri dugu, espazioa zabalagoa eta arinagoa izan dadin. Telebistako altzariarentzat, Jotajotape-ko konposizio xume bat aukeratu dugu egongela gehiegi kargatu gabe eta biltegiratzeko nahikoa dena.

Jantokian, Ondarretako Iru mahai hedagarra eta Hari lau aulki eroso jarri ditugu. Egurra, eserleku tapizatuaren eta egitura beltzaren konbinazioak ukitu dotorea ematen dio espazioari. Eta familia eta lagunekin afarietan giro ezin hobea sortzeko, portzelanazko lanpara testurizatu bat jarri dugu mahai gainean.

Logelek obrako armairuak baino ez zituzten; beraz, oheak Jotajotape moduluz egindako oheburuekin diseinatu ditugu gela bakoitzari bere estiloa emanez. Besaulki bat ere ipini dugu logela bakoitzean, irakurtzeko edo besterik gabe, erlaxatzeko ezin hobeak direnak.

Gortinak eta estoreak izan dira etxea benetan goxotasun ukitua ematen diotena.

Gainera, elektrizistari esker, bonbillak zintzilik edukitzetik fokoak instalatzera pasatu dugu eta horrek asko hobetu du argiztapena.

Azkenik, milioi bat esker Jon-i! Zalantzarik gabe aholkatzen utzi da eta emaitza ikusgarria izan da. Gozatu zure etxe berriaz!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies