AÑANAKO GATZ HARANA
El Torco” eraikina ganga-formako eraikina da, eta Añanako Gatz Harana Fundazioan dago. Munduko kultura-, arkitektura-, ingurumen-, paisaia- eta arkeologia-multzo garrantzitsuenetako bat.
Zorte handia izan genuen Fundazioak proiektu hau Ángulo estudiok gauzatzeko konfiantza jarri zutenean. Eraikinaren lehen solairuan dagoen errealitate birtualeko gela birgaitzeko eskatu ziguten. Hainbat zirriborro eta ideia egin ondoren, gatzaren larrainak zapaian isladatzea lortu nahi genuen. Pare bat urte eman ditugu proiektu honen barrenean.
Argi geneukan, sabaian jarritako egurrezko erretikulu baten bidez, gatzaren larrainak simulatu nahi genituen eta erretikulu atzean ezkutatutako led argiak jarriz, ura igarotzen den ubideak simulatu nahi genituen. Gelaren erreberberazioa hobetzeko, sabaian zelulosa proiektatu genuen eta hau, soilik udan ikusi daitekeen gatza simulatzen du.
Hitzaldietarako, bisita birtualetarako… aretoa denez, akustikoki isolatu eta dendaren eremutik bereizi nahi genuen. Horretarako, beirazko barandak kendu eta sabairaino pladurrezko bi paretarekin itxi dugu. Horma horiek beltzez margotu ditugu aretoan giro antzeztuagoa sortzeko.
Aretoaren alboetan, zenbait apal zeuden irekita eta hauek ateekin ixtea erabaki genuen. Ate horietan, push deritzaion irekidura jarri genuen, tiratzailerik gabeko ate batzuk lortzeko. Presio txiki bat besterik ez, eta atea bakarrik irekitzen da: emaitza ezin hobea da. Hala, ateetako gainazala leuna genuen binilo batzuk jarri ahal izateko eta armairuak areto barruan ezkuturik gelditzeko. Armairu horietan, errealitate birtualeko betaurrekoak eta hauek berriro kargatzeko sistema gordetzen da.
Aretoaren albo batean neurrira egindako mahai bat diseinatu eta egin dugu, ordenagailua eta pantaila instalatu ahal izateko. Pantaila horretatik, LEDaren giro eta ibilbide guztiak kontrolatzen dira.
Errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzeaz gain, aretoaren aurrealdean telebista handi bat jarri dugu proiekzioak egiteko. Esperientziaz are gehiago gozatzeko, areto osoan aulki birakariak daude, Ángulo estudio interioristan hautatutarikoak.
Aretoak bi sarbide ditu:
Bat, “El Torco” eraikineko ate nagusitik, egurrezko eskailerretatik gora jarraituz. Gune honetan, errealitate birtualeko aretora ongietorria emateko, gatz haranaren argazki zenital baten formato haundiko biniloa jarri dugu,
Beste sarrera, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, eraikinaren alboko larrialdietako ateetako batetik egiten da, bertan, gatz haranaren balkoi bat tamaina errealean simulatzen duen biniloa jarri dugu. Sarrera hau proiektuan hobeto integraturik gelditzeko, benetako habe biribilak jarri ditugu sabaian. Habe horiek biniloarekin bat egitea lortu dugu. Espazio txiki honi jarraipen eta errealismo gehiago emateko, argi-foku karratu bat instalatu dugu, gatza gorde aurretik botatzen den ahokoa irudikatzen duena.
Proiektu honen diseinu esklusibo hau, munduko toki xarmangarrienetariko baterako egin dugu. Pozik eta harro sentitzen gara lan hau giza talde handi batekin egin izanaz. Izan ere, dakizuen moduan, osasun mailan une korapilatsu batean aurkitzen gara. Era berean, ingeniaritzatik, materialetatik, talde-lanetik, gatzetik, larrain-lanetatik eta bizitzatik gehien ikasi dugun proiektuetako baten esperientziarekin gelditzen gara… MILA ESKER.