SAN ANTONIO ETXEA

Angulo estudioan bezeroaren neurrira egindako proiektuak sortzen ditugu, dekorazio-aholkularitzako proiektuak. Gure zerbitzuak zugana eta zure beharretara egokitzen dira.

Hori da gure hurrengo proiektuaren kasua San Antonio kalean kokatua. Aholkularitza proiektu bat egin dugu banaketa optimizatzeko, gelak altzariz hornitzeko, batzuk zerotik eta beste batzuk aldiz, aurreko etxebizitzatik jasotako altzariekin. Etxebizitza txikiagoa zenez eta etxe haundia atzean utzita, espazio berriaren beharrizanei erantzungo zieten piezak aukeratu behar izan genituen: idazmahaiak, egongelarako altzariak, sofak, besaulkiak, xarma handiko lanparak…

Moodboard bat egin genuen eta bertan kolore-paletaren hainbat aukera aurkeztu genituen, hormak apaintzeko paper desberdinak aukeratu…Lan bateratu bat egin genuen eta elkarrekiko komunikazio arin batek erronka gauzatzea ahalbidetu zuen. 

Mimo haundiz zaindu dugu azken xehetasuneraino. Altzarien, horma-armairuen,  eta mahaitxoen tiradoreak aldatu ditugu, look berri bat emanez eta aldi berean altzaria, ateak eta armairuak nabarmenduz. Sotiltasunez, nortasuna ematea lortu dugu. Arraroa da, enpresa suediarraren altzaririk ez duen etxe bat aurkitzea. Ez dugu esan nahi etxe guztiak berdinak direnik; izan ere, Ikeako altzari bat apaintzeko modu asko daude: gustuak, pertsonak eta etxe motak.

Diseinuari eta prezioari uko egin gabe, guk ere badakigu pertsonalizatzeko aukera desberdinak daudela eta hori egin dugu horietako pieza batzuekin. Lehen aipatu dugun moduan, altzari horiek hackeatzeko trikimailu klasiko bat, tiradoreak aldatzea da edo idazmahaiko taula aldatzea gelako gainerako altzariekin bateratzeko.

Hiru logeletako oheburuan, paper margotua jarri dugu. Estaldura hau, edozein espaziotan estilo berezia eman diezaioken baliabidea itzuli da. 

Etxeko sarreran, armairu bat kokatu dugu eta etxera iristean berokiak eta poltsak gordetzeko pentsatuta dago. Neurrira egindako armairua da, edozertarako lekua duena eta beharren arabera bere barnea planifikatu duguna: berokiak, jaka motzak, kirol poltsak, zapatak, bizikletako kaskoa…

Obra haundiena, bainugelan egin dugu. Dutxa eta bainuontzia zituen bainu zabala zenez, bainuontzia kendu eta garbigailua eta lehorgailua zutabean jartzeko garbiketa-gune bat sortu dugu. Neurrira egindako armairu batean gorde dugu dena. Aukera honen gauzarik erosoena, etxetresnak arropa zikinetatik gertu geratzen direla da. Armairuak hainbat apal ditu xaboi poteak edo arropak saskietan eta kutxetan ordenatzeko. Erosoa, ezta? 



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies