Gasteizko Huetos etorbidean etxebizitza zahar bat biziberritzeko dekorazio-proiektua aurkezten dizuegu.

Berrikuntza etxe osoan egin dugu sukaldean izan ezik, non argi natural gehiago sartzeko leiho handi bat soilik zabaldu dugu. Sukalde estua eta iluna zenez, egongelako espazioarekin bisualki batu dugu. Modu honetan, bi lehio desberdinetatik argi naturala jasotzen du.

Etxeko sarreran, pertsonalizatutako oinetako armairu bat jarri dugu, estilo dotore, sinple, baina batez ere funtzionalarekin. Armairu honek harrera gela eroso eta antolatu bat sortzeko aukera eman digu. Pasilloarekin komunikatzen duen beste horma batetan ispilu biribil bat eta zurezko apal bat jarri ditugu. Ispiluak, espazio bati sakontasuna eta ikusmen-interesa gehitzeko modu bikainak dira. Argia islatzen dute eta modu honetan, espazio handiagoak eta argitsuagoak ematen dute. Eremu hori oliba kolorez margotu dugu, erradiadorea barne, sarrerari dotorezia eta freskotasun ukitu hori lortzeko.

Gela guztiak estetika garbi eta naturalarekin jarraitzeko diseinatu dira, argiztapena hobetuz. Horretarako, etxe osoa tonu beigez margotu dugu, oliba berde ukitu txikiekin eta pasilloa zeharkatzen duen LED argiztapenarekin. Naturari lotutako berde kolorea, ezin hobea da lur tonuekin edo ta edozein kolore neutrorekin konbinatzeko. Altzariak ere, naturarekin lotuta dauden material eta koloreekin aukeratu ditugu, berdea, beige, egurra…

Geletako bat, jantzi-gela gisa erabili da. Neurrira egindako bi armairu zuriz osaturiko gela da, aterik ez dute eta horrek barnealde osoa ikusteko aukera ematen du. Bi armairu hauen erdian errez mugitzeko espazio zabala dago. Gure bezeroaren beharretara egokitzen diren armairuak dira bere apalak, zintzilikatzeko barrak eta kajoiekin.

Logela nagusiak, telelanerako espazio txiki bat du, ohe handi bat oheburu pertsonalizatuarekin eta alboko mahaien gainean esekita dauden bi lanpararekin. Etxeko azken gela, gonbidatuen logela edo erabilera anitzeko gela bihurtuko da. Ángulo Estudio-n proiektu honen altzarien ardura hartu dugu.

Komunak bere osotasunean berriztu ditugu. Bi kasuetan ate irisgarri bat jarri dugu haietara hobeto sartzeko eta lekua irabazteko. Konketa-altzariak esekita daude eta horrek argitasun eta zabaltasun bisual gehiago ematen du. Bainugela handian, altzari pertsonalizatu bat egitea erabaki genuen konketa-armairuaren eta ate irisgarriaren arteko espazioa aprobetxatuz. LEDak dituen egurrezko apal luze batek armairuaren eta hormaren zuri uniformearekin kontrastea egiten du. Bi bainugelek zeramikazko horma zuriak dituzte eta zorua gela hezeetarako egokia den laminatu bat da etxe osoan zehar jarraitzen duena. Bainugela txikian, sabaiarekin bat egiten duen hormetako bat oliba kolorean margotu dugu. Bi komunetako txorrotak eta profilak beltzak dira.

Erabateko eraberritze-proiektua izan da etxebizitza handi batentzat, argi askorekin eta biltegiratze leku askorekin.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies