Gasteizko etxe baten eraberriketa. Argitasuna kentzen zion etxe koloretsu bat zen. Etxe iluna baina potentzial haundiarekin. Gure erronka argi genuen.
Kolore argi bat erabiliz eta ate txuriak instalatuz argitasuna lortu dugu. Komunean eta sukaldean ate korrederak instalatu ditugu espazioa irabazteko.
Etxeko lur zoru guztia aldatu dugu. Lur eroso, erresistentea eta etxeko hormen kolorearen antzerakoa aukeratu dugu espazio harmoniko bat lortzeko. Logela printzipalean neurrira egindako armairu bat jarri dugu.
Etxe honetan, sukalde eta komuneko eraberriketa bere osotasunean izan da. Sukalderako, nortasun haundiko altzari beltz eta dotore bat aukeratu dugu. Altzari hau arrastoak bertan ez gelditzeko bereiztasuna du. Goxotasuna trasmititzeko, sukaldearen frontean egurra eta led teknologiako argi bat istalatu da.
Era berean, egurra mahaian eta eserlekuetan erabili da. Beltza, kolore moldakorra eta graikidea da.
Komuna, espazio erosoagoa eta seguruago batean bihurtu dugu. Dutxaontzia oztoporik gabekoa da eta komunontziaren ondoan, aurretik zegoen iturria berrerabili dugu bidetaren lanak ordezkatzeko. Textura desberdineko zeramikekin jolastu dugu eta ate korrederako itxitura bat instalatu dugu.
Eraberriketa partzial bat da baina, etxe gustiz berri bat, argitsuagoa eta zabalagoa lortu dugu.
Eraberriketa hau ikusi eta gero, zure etxean aldaketa bat egitera animatzen zara?
























