Proiektu honetan argi gutxi, zoru eta ate ilun, sarrera txiki eta korridore luzeko etxe zahar bat aurkitu genuen. Gure erronka, etxe erosoa, sinplea, funtzionala eta argitsua lortzea zen.
Sarreran anplitudea lortzeko, atartea haunditu dugu. Korridorearen luzeera bisualki mozteko, egongelako trenkada bota dugu.
Egurrezko listoiak eta kristaleko ateak egongelatik pasillora argitasuna pasatzea usten dute eta gainontzeko ateen estetika berdineko, neurrira egindako armairu bat jartzeko aukera eman digu. Txuriz lakatutako ateak, argitasuna eta anplitudea lortzen lagundu digute. Korridoreko horman jarritako papel margotua, goxotasuna ematen dio pasilloari eta aldi berean egongelari.
Logelan, neurrira egindako armairua, oheburua eta gau-mahaia txuriz lakatuta daude, oheburuko horman jarritako papel margotua protagonista izan dadila.
Sukaldeko zoruan jarritako zeramika, mahai aldeko hormaren garaiera ertainera jarri dugu. Beste horma baten, arbela margoa aplikatu dugu.
Bainugelan, dutxaontzia zoruaren maila berdinean dago. Hormako harri koloreko zeramika texturaduna, lurreko forma hexagonala duen tono desberdinetako zeramika eta egurrezko konketa altzairuak, goxotasuna gehitzen dio bainugelari.























