Eraberritze proiketu honen betekizun garrantzitsuena, etxeko espazio maximoa aprobetxatzea eta biltegiratze lekua haunditzea zen.

Etxeko hormak kolore neurto eta atsegin baten margotu ditugu espazio zabalagoaren sentsazioa lortuz. Ate eta zokalo txuriak jarri ditugu, baita lurrean haritz argia koloreko zoru estratifikatua instalatu dugu argitasun gehiago lortzeko. Gela bakoitzeko lanparak, etxe honetako argi goxo eta atsegina indartzen dute. Egongelan, neurrira egindako armairu txuri bat jarri dugu biltegiratze azalera haunditzeko.

Proiektu honen zati garrantzitsuenetariko bat komunetan datza: logela printzipalean dutxaontzi gabeko komun txiki bat aurkitzen zen eta hormaren beste aldean bainugela zegoen. Trenkada bota eta bainuontzia kendu dugu bi espazio hauek dutxaontzi batekin komunikatuz. Modu honetan ere, espazio zabalagoa, erosoagoa eta dinamikoa lortu dugu familia osoa partekatu ahal izateko.

Espazio bakarreko efektua zeramika eta altzari berdinak jarriz indartzen dugu. Bi komunek bere jatorrizko sarrera mantentzen dute, batek logela printzipaletik eta besteak korridoretik. Behin barruan, espazio bakar bat izan daiteke (edo ez).

Haurraren gela, etxeko espazio txikiena zen eta bizigarritasun arazo bat aurkitzen zen. Ohe ezkutu bat jarriz, logela zabalagoa lortu dugu etxeko txikitxoak disfrutatu ahal izateko. Txori batek esan digu, bere logela berriarekin poz-pozik dagoela eta egunero ohea bera bakarrik egiten duela.

Erronka lortu dugu…bezeroak pozik! eta gu gehiago. Zuek bezalako jendearekin lan egitea gustoko dugu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies