Proiektu honen helburua, familia baten etxebizitza zahar bat berritzea zen.
110 m2-ko etxe bat hanibat solairutan banatuta; beheko solairua, lehenengo solairua, bigarren solairua eta ganbara.
Urte askotan hutsik egon ondoren, familia haundi batentzat etxe eroso bat sortzea zen, hainbat logelarekin, bainugelak eta txoko batekin. Horretarako,
etxearen banaketa osoa aldatu behar zen.

Aldez aurretik egin beharreko lana, egurrezko egitura finkatzea izan zen, horretarako hondatuta zeuden zutabeak eta habeak, metalezko batzuengatik ordezkatu ziren.

Ondoren, espazio banaketa berrirako beharrezkoak ez ziren hormak kontu haundiz bota genituen hainbat geletako eta eskailerako lur zoru hidrauliko originala mantenduz.

Beheko solairuan, txokoan, beheko sua instalatu dugu eta honen inguruan, keramika berdina jarri dugu jarraipen bisuala emateko. Sukaldea txikia baina oso praktikoa da. Tonu marroiak ditu eta frontean “lacobel” txuri bat instalatu dugu honen garbiketa erraza izateko. Solairu honetan ere, espazio berri bat sortu dugu
komun txiki bat eta peletaren galdara instalatzeko.

Garai batean, lehenengo solairuan sukaldea eta logela bat aurkitzen ziren; orain aldiz, bi logela, bainugela bat eta espazio banatzaile txiki bat non
lur zoru hidrauliko originala mantendu da. Bainugelan dutxaontzi extraplano bat instalatu dugu eta testura desberdinetako keramika txuria jarri dugu.

Bigarren solairuan, altuera bikoitzeko bi logela ditugu eta bietako batek
velux motako leihoa du. Solairu honetan ere, bainugela osoa eta espazio banatzaile bat dugu. Bainugela honetako dutxaontzia ere extraplanoa da eta hormetan bi keramika desberdin jarri ditugu; konketaren aldean altuera erdiraino testuradun keramika bat eta gainontzeko hormetan, keramika txuri bat.
Solairu honetako lur zoruan, egurra imitatzen duen lur estratifikatua instalatu dugu eta hormak zuriz margotu dira.

Ganbaran, erabilera anitzeko espazio bat sortu dugu non estruktura zahar eta originala ikus dezakegu. Espazio honetako lurra, gainontzeko gelekin bat dator.

Elektrizitate eta iturgintzaren instalazio berriak, gure ohiko kolaboratzaileen trebetasunari esker gainditu beharreko beste erronka bat izan da.
Leiho berri eta zabal bat irekiz, etxebizitza osoaren argitasuna hobetzea lortu dugu. Egurrezko lehio zaharrak, aluminiozko batzuengatik ordezkatu ditugu. Argiztapen artifiziala LED bitartez da. Pantaila funtzional eta errendimendu ezin hobearekin instalatu ditugu eta eskaileretan presentzia-detekzioa inplementatu dugu.

Obrak dakarren buruhausteen ondoren, baretasuna etortzen da. Erronka guztiak ganditu ondoren, obra amaitutzat jo dezakegu. Eskerrik asko familia gugan konfiantza izateagatik, benetan plazer bat izan da!

Orain gozatzea dagokizue.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies