ARGI ETXEA
Ángulo estudioan egindako etxebizitza baten eraberritze proiektua. Espazioen antolamendua, sukalde eta komunaren eraberritze lanak, argiztapena eta altzairuen aholkularitza.
Espazioaren harmonia lortzeko, horma guztiak kolore neutro bakar batean margotzea erabaki genuen, ateetan eta armairuetan kontraste txiki bat bilatuz (txuriz lakatuta).
Gure helburuetako bat, egongelan argitasun gehiago lortzea zen. Horretarako, sukaldea eta egongela artean zegoen horma bota eta kristalezko itxitura bat ate lerragarri batekin jarri dugu.
Modu honetan, espazio haundiagoa eta argitsuagoa lortu dugu.
Komunean anplitudea lortzeko, bi zeramika mota konbinatu ditugu: alde batetik txuria eta bestetik urdin desberdinak eta lur kolorekoa. Dutxako manparak ere, anplitudea lortzen lagundu digu.
Proiektu honetan ere, forma sinpletako altzairuak aukeratu ditugu logeletan jartzeko.