Bi etxebizitzatan banatutako baserri baten eraberritze integrala. Angulo estudioan horietako etxebizitza batena arduratu gara. Erreforma egin aurretik, bezeroei etxe hotza eta iluna zela kexkatzen zien eta honekin lotuta, argindarra eta gasoilaren kontsumo haundi bat izatera ikusten ziren. Sukaldea txikia eta deserosoa zuten. Argi geneukan zein zen gure erronka.

Egongelan eta sukaldean argitasun gehiago lortzeko, bi espazio hauen arteko trenkada bota eta kristalezko itxitura bat ipini dugu. Hau, sukaldeko atea lekuz aldatzeko aukera eman digu eta orain egongelatik sarrera zuzenagoa dago.

Biltegiratze lekua irabazi dugu. Sukalde eroso eta funtzionalagoa. Egongelatik, despentsara eta lehorgailu gelara ere sartu gaitezke. Beheko suaren inguruko lurra, etxe guztiko zoruarekin kontraste egiten duen zeramika batekin apaindu dugu. Jangela aldeko horman, papel margotu bat jarri dugu eta mahai gainerako lanpara bat aukeratu dugu.

Etxeko ate eta zokalo guztiak txuriz lakatuta daude, hormak lur kolorean margotu ditugu, espazio bateratuak eta argitsuak irabaziz.

Korridorean argi puntu gehiago instalatu ditugu eta egongelan dagoen  beheko suaren beroa aprobetxatzen duen hodi bat jarri dugu. Hodi honekin, espazio hau berotzen da. Pasiloan ere, ganbarara igo ahal izateko eskailera tolesgarri bat ipini dugu.

Bainugelan, nibelean dagoen dutxaontzi bat instalatu dugu eta garbiketa erreztuko duen komun eseki bat jarri dugu. Honekin batera, espazio arinago bat lortu dugu.

Obra eta banaketa hobekuntzei esker, gasoilaren kontsumoa eta argiaren faktura murriztea lortu dute hortaz, oso gustora gelditu gara eta gure bezeroak gehiago.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies