24
Proiektu honetan, herriko etxe batean, lehenengo solairua eta ganbaran parte hartu behar genuen. Lehenengo solairuan, sukaldea eta jangela eskaloi batekin bereiztua aurkitzen zen, baita altura bikoitzeko egongela zabal bat ere. Ondoan, bainugela bat eta logela printzipala korridore txiki batekin komunikatuak.
Hona hemen gure erronkak: egongelan energia aurreztea,
sukaldea eta jangelaren arteko irisgarritasuna hobetzeko maila kentzea, korridorea desagertaraztea beste armairu bat irabazteko eta bainugela handitzeko.
Gainera, egongelara irekita zegoen ganbara itxi egin nahi zen.
Sukaldeko maila kendu dugu. Egongelako egurrezko zorua lisotu eta barnizatu dugu eta mikrokementua jarri dugu sukaldea eta egongelaren perimetro osoan. Altuera desberdinetako sabaiak jarri ditugu egongelan. Beheko-suaren ordez, egurrarekin ere funtzionatzen duen beste tximinia modernoago bat jarri dugu.
Lehen goian zegoen irekitako lekuan, horma arinez itxi dugu espazio independiente berri bat sortzeko. Hemen, estudio bat sortu dugu. Teilatuko leihoak aprobetxatu ditugu, aplike berriak instalatu ditugu eta kristalezko ate eta itxitura bat jarri dugu argi naturala zenbait eta gehien aprobetxatu ahal izateko.
Logelan, pasabide iluna kendu dugu komunari leku gehiago emateko eta armairu berri bat jartzeko. Pladurezko oheburu bat egin dugu gainean
liburuak, argazkiak eta abar jatzeko. Horma hau urdinez margotu dugu gainerako paretekin kontraste interesgarri bat sortzeko.
Orain komuna zabalagoa da eta irisgarriagoa da. Bainuontzia kendu eta
dutxaonzi extraplano bat instalatu dugu. Gainera, LED bat jarri dugu giro lasaia sortuz.
Etxeko gainerako hormetan, tonu argiak erabili ditugu argitasuna eta anplitude sentsazio handiago bat lortzeko.






















