Etxe baten eskaileraren diseinua, dekorazio aholkularitza, materialen aukeraketa eta espazio banaketa. Etxebizitza berri honen eskailera diseinatzea eskatu zigutenean, erabili behar genituen materialei ze nolako garrantzia eman behar geniokeen konturatu ginen. Argi genuen, egurrezko zoru epelarekin kontrastatzen duten materialekin lan egin behar genuen eta aldi berean, ez zuen pisu bisual asko izan behar. Elementu eskultoriko arina izan behar zuen.Materialaren aukera garbia izan da: metalezko xaflak eta beira. Bere ibilbidean laguntzen dion horma, hormigoi armatuan proposatu genuen, etxeko gainontzeko beste horma txuriekin kontrastatzeko.</p>
Planoetan espazio banaketa aztertu ondoren, sukaldean, logeletan eta komunetan aldaketa batzuk egitea erabaki genuen. Logela batean, espazio berria sortzea erabaki genuen partizio txiki bat bertan beherra botata, modu honetan, irakurketa izkina bat sortu genuen.
Argiztapena eta lanparen posizioa ere landu ditugu.
Lan sakona bere zigilu propioarekin.




































